Atzo, maitzak 31 Galdakaon ospatu zen 31.ibilaldi edizioa.
Leloa 'Gerizpetik eguzki begire' hautatu zuten,
historia islatu nahi izan dutelako, beti ere ikuspegi positibotik: azken hamarkadetako iragan ilunetik eguzkirako bidean egin den lan izugarria gogoratu eta lan horretan diharduela adierazi.
Eguzkibegi Ikastolaren historia ere islatzen du esaldi honek: hasiera gogorrak (eraikuntza zaharrean, lonjatan sakabanatuta, baliabide mugatuak...) oraina argitsuari eman dio bidea.

Ikastolak, hasiera batean, "gerizpean" sortu ziren, "gerizpean" egiten zuten lana, garai hartan zegoen legeari uko eginaz. Gaur egun Ikastola tontortxo batean dago "eguzkira begire", proiektu aurrerakoi guztiak zabaldu nahian, gure haurrak euskaldundu nahian, gure kulturak geroa izan dezan lanean, herriari begira lanean. "Gerizpetik" irten ginen eta "eguzki begire" dago gure etorkizuna.

No hay comentarios:
Publicar un comentario